XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

DOBLEA - Ah bai? Eta geeero utzikooo al diiidazu ikusten nik esan dudaana... eta berak idaaatzi dueena?

KOMISARIA - Bai horixe, eta sinatzen ere utziko dizut.

DOBLEA - Sinatzen?

KOMISARIA - Hasteko, esaidazu gogoratzen duzuna... Esate baterako, nola duzu izena?

DOBLEA - Tiiira... denek Antonio deitzen naute... mediikuak... andre belduuurgarri horrek... zoraturik naukan horrek... Antooonio... Antooonio... Antooonio.

EPAILEA - Zure emazteak?

DOBLEA - Ez daakit... berak esaten du hori... zure emaztea naiz... baina ni ez naiz gogoratzen... eskerrak ez naizela gogoooratzen... zera... truuf... klatxtt... fruutt... (Lotura gabeko keinuak egiteari ekiten dio). Tonino... Bruruuu!

MEDIKUA - Lasai, lasai, patxadan, gehiago ez dizugu hitzegingo emazteaz.

DOBLEA - Sekula ez! Sekula ez, emaztea!

EPAILEA - Bai, bai, berriz ez dizugu hitzegingo hartaz. Eta istripuaz, zer duzu gogoan?

DOBLEA - (Leher egiten du, zoroaren gisa, izuturik). Ahaa... fruutt... gut gut... sñak... plaff... patapum... oeuh.

MEDIKUA - Ez, ez, barkatu baina hanka sartze ikaragarria egin duzue! Finezia gehiagorekin, itzulinguruka iritsi behar da gai horretara.

EPAILEA - Arrazoia duzu. Aizu, Antonio Jauna, gogoan al duzu txikitako gertaeraren bat?

DOBLEA - (Medikuari). Itzulinguru ederra! (Epaileari). Bai... haurra... gustatzen zitzaizkidan autoak... txikitan!

EPAILEA - Tira, badakizu, haur guztiei...

DOBLEA - Baina niri gehiiiago! Jauregitxoan bizi nintzen... baina oooso handia zen...

MEDIKUA - Haurtzaroko oroitzapenetan dena handia izaten da.

DOBLEA - Anaia txiki bat nuen eta arreba txiki bat ere bai, eta mariñeltxoz janzten gintuzten hirurok.

EPAILEA - Oso interesgarria!

AGENTEA - Marineltxoaren hori ere idatziko al dut, komisaria?

KOMISARIA - Ez, gizona, tentelkeriarik ez... Zentzugabekeria horiek!

EPAILEA - Eta zer gogoratzen duzu gurasoez?

DOBLEA - Neure amaz... ez dut ezer gogoratzen... ez... amaz ez... aitaz, aitaz bai! Bere autoak ikustera eramaten ninduen...

KOMISARIA - Ah bai, berak ere Fiaten lan egiten zuen, ezta?